Estimado/a socio/a:

 

En nuestro afán de que la Sociedad Anaitasuna siga mejorando y creciendo, y con ello todos los que formamos parte de ella, desde la Junta Directiva hemos decidido poner en marcha una nueva “iniciativa” que hemos llamado “ESCAPARATE Anaita”.

 

Con esta iniciativa pretendemos dar la oportunidad a los socios de Anaitasuna que en su actividad profesional venden u ofrecen productos o servicios, para que puedan a través del “ESCAPARATE Anaita” hacerse visibles y así mismo, sin coste alguno, poder ofrecer éstos de manera directa al resto de socios.

 

Con el “ESCAPARATE Anaita” pretendemos que a través de la página Web de Anaitasuna, tanto el socio que ofrece sus productos o servicios, como el socio que los demanda, dispongamos de un sitio de referencia al que recurrir.

 

En ocasiones necesitamos un fontanero, electricista, carpintero o el servicio de algún profesional y no sabemos a dónde dirigirnos. A partir de ahora dispondremos del “ESCAPARATE Anaita” para ello. Si queremos comprar algo para nuestro hogar o nuestra familia también podremos recurrir a nuestro “ESCAPARATE Anaita”, porque a través de él podremos conseguir lo que necesitamos sabiendo que detrás estará un socio de Anaitasuna que nos atenderá, con toda seguridad, con la máxima amabilidad y con todo el cariño del mundo.

 

Los socios y socias de Anaitasuna nos caracterizamos por nuestro orgullo de pertenencia al Club y por nuestro fuerte “sentimiento Anaita”. Por ello, desde la Junta Directiva entendemos que ambos sentimientos podrán hacer del “ESCAPARATE Anaita” una iniciativa provechosa y beneficiosa para todos.

 

Si estás interesado en aparecer en el “ESCAPARATE Anaita”, ponte en contacto directamente con las oficinas de Anaitasuna o a través del correo electrónico escaparate@anaitasuna.com y recibirás toda la información necesaria.

 

Esperando y deseando que esta iniciativa sea de tu interés y sin otro particular recibe un afectuoso saludo.

Bazkide agurgarria:

 

Gure ahaleginean Anaitasuna Elkarteak hobetzen eta hazten jarrai dezan, eta berarekin batean elkartea osatzen dugunok ere, Zuzendaritza Batzordean erabaki dugu “ekimen” bat abian jartzea, “Anaita ERAKUSTOKIA” izenekoa.

 

Ekimen honen bitartez beren lanbide-jardueran produktuak nahiz zerbitzuak saldu edo eskaintzen dituzten Anaitasunako bazkideei aukera eman nahi diegu “Anaita ERAKUSTOKIAren” bidez ikusgai egoteko eta, halaber, batere kosturik gabe, zerbitzu horiek gainerako bazkideei zuzenean eskaintzeko.

 

“Anaita ERAKUSTOKIArekin”, elkartearen web orria bertara jotzeko erreferentzia gune bat izan dadila nahi dugu, bai bere produktu nahiz zerbitzuak eskaintzen dituen bazkidearentzat, bai horiek eskatzen dituenarentzat ere.

 

Batzuetan iturgin, elektrikari, arotz zein beste profesionalen baten beharra dugu, eta ez dakigu nora jo. Hemendik aurrera, “Anaita ERAKUSTOKIA” izango dugu eskura horretarako. Etxerako edo senideren batentzat zerbait erosi nahi badugu, “Anaita ERAKUSTOKIra” jo ahal izango dugu, atzean Anaitasuna Elkarteko bazkide bat egongo dela jakinik, behar duguna lortuko baitugu, zalantzarik gabe, amultsuki eta adeitasun osoz.

 

Anaitasuna Elkarteko bazkideon ezaugarri bat da elkarteko kide izateagatik harro gaudela eta “Anaita sentimendu” sakona dugula. Horregatik, Zuzendaritza Batzordean uste dugu bi sentimendu horiek ahalbidetuko dutela  “Anaita ERAKUSTOKIA” guztiontzako ekimen onuragarri eta probetxuzkoa izatea.

 

“Anaita ERAKUSTOKIAn” azaltzeko interesa baldin baduzu, jar zaitez harremanetan elkarteko bulegoetako jendearekin zuzenean, edo escaparate@anaitasuna.com posta elektronikoaren bitartez, eta behar dituzun argibide guztiak jasoko dituzu.

 

Ekimen hau zure interesekoa izango delakoan, besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat.